Amsterdametik

Herrian oinez edo bizikletaz ibili gira. Herriaren bizi modua sentitzeko hobeagorik ez da. Komentario eta argazki horien bidez herria bisitatuko duzue.

AMSTERDAM herriak "amster" eta "dam" hitzekin egina da. "Amster" hitza amstel errobitik jiten da eta Dam neerlandez Urtegia eran nahi du. Amsterdam amstel errobiaren urtegiaren gainean eraiki dute 1300 urtetan.








Herri guzia egurrezko zutabeen gainean da. Egurrezko zutabeak uretan egonez ez direlako usteltzen (batzuk 300urte dituzte) herriak ura biziki zaintzen du. Uretatik kanpo egotean ustelduko litezke eta etxeak eroriko luken.

Herri Honetan beste herri handi guzietan bezala monumentu historikoak dira. Herri kultura da. Musika, antzokiak, museoak, eta arkitekturak herriaren biziaren bihotza dira. Bizia biziki goxoa da. Nahiz eta herri nagusia dela harrabotsik ez da anitz. Mintzatzen dugularik ez gira trabaturik, ongi entzuten dugu. Bizikleten tirrinek autoen turuta ordezkatzen dituzte. Tramway-ak (edo herri trainak) komuneko eramate nagusia da. Itsas ontziak mugimendu lasaiak erakusten dituzte. Auto elektrikoek ez dute anzanzik egiten. Herri honetan gizarteak autoei leku ttipi bat uztea erabaki du. Holandan autoa ukaitea biziki kario da (aparkalekuak, tasak eta zergak, ezantza etab...) eta anitzetan bide guti dutelako herri trainen bideak erabili behar dituzte.
Amsterdam herria biziki ederra, goxoa eta irekia da, bai jendea eta bai herria.

Zubi bat. Altxatzen dituzte itsas ontziak uzteko pasatzen
 Ortodoxoen eliza, erlijioa libre da. Gehienak ez dira erlijioan.
 Amsterdameko Eihera bakarra
 Antzoki ttipi bat auzotegi batean
 Anne FRANKen etxea
 Etxe zahar bat


Beste egun batean gure argazkilaria ibili da arratsaldetik gauera eta...