Ebiakoitzean

Ikusgarriaren "Lehena" barda ginuen... Gutti gora bera ongi iragan da, 
bereziki azken aste huntako nekea eta presioa ikusiz. Goiz huntan edo 
hobeki erran eguerditan zonbat erosketen egitera joan naiz gure 
apartamendutik 600 metretan den hypermerkaturat. Larunbata izanik 
bertze egunetan baino oraino jende gehiago bazen karriketan, oinez, 
bainan bereziki bizikletez. Ordu laurden bat pasatu dut gure auzoan 
lehen autoa ikusi arte. Giro lasai, trankil eta goxoaren itxura ematen 
dio herri huni autorik ez izaiteak. Ez naiz batere segur hala denik 
egiazkiz bainan lehen irudi bezala hori atxikiko dut Amsterdam 
herriaz : lasaitasuna.
Karrikak biziki ongi antolatuak dira bakotxak berea ukanik : Tram, 
auto, bizikleta eta ibiltzaile : Lau bide dituzte hemengo kale 
gehienek. Erdikoak trawayren joan jinak dituzte bideratzen. Goiz 
huntan justu justu ikusi dut bizikleta bat bere gurpil fina kokatzen 
trenbide ttipi horren bi burdinen artean den zilo hortan... 
Erortzekotan zelarik bere orekaren gaitasun guzia baliatu behar izan 
du lurrerat ez lerratzeko. Bigarren bidea erditik hasiz autoena da. 
Gure auzoan karrikak hertsiak baitira biderik ez da autoentzat eta 
trambidea baliatzen dute hortik pasatzen diren auto eskasak -goiz 
huntan adibidez, "Politie" auto bat baizik ez dut ikusi 
hypermerkatuaren ondoan.- Azkenik espaloien ondo ondoan bizikleten 
bidea da. Edozein bizikleta mota bada hemen. Emazte bat artoski ari 
zen solasean bere aintzinean zuen neskatoarekin "tandem" gisako makina 
batean. Bertze batek aldiz bi errota zituen aintzinean eta 2 erroten 
artean kutxa handi bat. Bere bi haurrak hor zituen eramaten, erosketen 
artean. Scooter, mobileta edo moto biziki gutti bada, bai karriketan 
bai aparkaturik.
Denetan, espaloiak eta plazak baliatzen dira bizikletak aparkatzeko... 
Hamarka, ehunka, milaka... Segur naiz bizikleten atxikitzeko baliatzen 
dituzten kateak bat bertzearen puttan ematen bagenitu, Euskal Herrirat 
iritsiko ginela errex... Berdin Tuterarat.
Hortarik -motorik gabeko bizitik alo- heldu da herri huntan senditzen 
dutan lasaitasun hori ? Edo Coffee Shopek badute holako masa 
psikoterapi gaitasun berezi bat ? Hotz ala goxo, euri ala elur, berdin 
bizikletez ibiltzen dira eta Tramay maxina urdin zahar zer berriek 
beren ezkilak edo bozinak tirahala baliatzen dituzte bizikletak 
abisatzeko... -to hemen txirindulari guttik dute musika entzuten 
pedalatzen dutelarik... landderosa ditaike behar bada ?- Ding ding edo 
bertze arrabots bat entzun eta bizikletak txolareak bezain laster 
eskapatzen dira. Pasatu bezain fite berriz baliatzen dute beretako 
egina ez den bide hori... Eta hola iragaiten da karriketako bizia.
Lasaiki... Trankilki...
Paxkal

Ostiralean

Gaixo Christian! zauriturik ikusgarria egin beharko du ala ere!

Oren bat hasi aitzin, azken arazoak altxatzen?!
eta presioa handitzen ari da,


bainan gure pailasoari esker fite ttipitu da
 eta hala... ondoko minutuan ikusgarria ematen ari ginen...







Izigarri fite pasatu da...

Ostegunean

Barkatu hain berant idaztea bainan lana ainitz ukan dugu. Azken momentuan gauzak kanbiatu ditugulako errepikak eta errepikak egin ditugu.