Ikusgarriaren "Lehena" barda ginuen... Gutti gora bera ongi iragan da,
bereziki azken aste huntako nekea eta presioa ikusiz. Goiz huntan edo
hobeki erran eguerditan zonbat erosketen egitera joan naiz gure
apartamendutik 600 metretan den hypermerkaturat. Larunbata izanik
bertze egunetan baino oraino jende gehiago bazen karriketan, oinez,
bainan bereziki bizikletez. Ordu laurden bat pasatu dut gure auzoan
lehen autoa ikusi arte. Giro lasai, trankil eta goxoaren itxura ematen
dio herri huni autorik ez izaiteak. Ez naiz batere segur hala denik
egiazkiz bainan lehen irudi bezala hori atxikiko dut Amsterdam
herriaz : lasaitasuna.
Karrikak biziki ongi antolatuak dira bakotxak berea ukanik : Tram,
auto, bizikleta eta ibiltzaile : Lau bide dituzte hemengo kale
gehienek. Erdikoak trawayren joan jinak dituzte bideratzen. Goiz
huntan justu justu ikusi dut bizikleta bat bere gurpil fina kokatzen
trenbide ttipi horren bi burdinen artean den zilo hortan...
Erortzekotan zelarik bere orekaren gaitasun guzia baliatu behar izan
du lurrerat ez lerratzeko. Bigarren bidea erditik hasiz autoena da.
Gure auzoan karrikak hertsiak baitira biderik ez da autoentzat eta
trambidea baliatzen dute hortik pasatzen diren auto eskasak -goiz
huntan adibidez, "Politie" auto bat baizik ez dut ikusi
hypermerkatuaren ondoan.- Azkenik espaloien ondo ondoan bizikleten
bidea da. Edozein bizikleta mota bada hemen. Emazte bat artoski ari
zen solasean bere aintzinean zuen neskatoarekin "tandem" gisako makina
batean. Bertze batek aldiz bi errota zituen aintzinean eta 2 erroten
artean kutxa handi bat. Bere bi haurrak hor zituen eramaten, erosketen
artean. Scooter, mobileta edo moto biziki gutti bada, bai karriketan
bai aparkaturik.
Denetan, espaloiak eta plazak baliatzen dira bizikletak aparkatzeko...
Hamarka, ehunka, milaka... Segur naiz bizikleten atxikitzeko baliatzen
dituzten kateak bat bertzearen puttan ematen bagenitu, Euskal Herrirat
iritsiko ginela errex... Berdin Tuterarat.
Hortarik -motorik gabeko bizitik alo- heldu da herri huntan senditzen
dutan lasaitasun hori ? Edo Coffee Shopek badute holako masa
psikoterapi gaitasun berezi bat ? Hotz ala goxo, euri ala elur, berdin
bizikletez ibiltzen dira eta Tramay maxina urdin zahar zer berriek
beren ezkilak edo bozinak tirahala baliatzen dituzte bizikletak
abisatzeko... -to hemen txirindulari guttik dute musika entzuten
pedalatzen dutelarik... landderosa ditaike behar bada ?- Ding ding edo
bertze arrabots bat entzun eta bizikletak txolareak bezain laster
eskapatzen dira. Pasatu bezain fite berriz baliatzen dute beretako
egina ez den bide hori... Eta hola iragaiten da karriketako bizia.
Lasaiki... Trankilki...
Paxkal
Aucun commentaire:
Enregistrer un commentaire